'El Médico' eta 'Lluvia de albóndigas' filmak ikusgai asteburuan

Uztarria.eus 2014ko urt. 24a, 10:44

Zapatutik astelehenera bitartean sei film emanaldi izango dira Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, El Médico ikusi ahal izango da 19:30ean eta 22:15ean. Igandean, berriz, Lluvia de albóndigas emango dute 16:30ean, eta El Médico 19:30ean hasita. Astelehenean ere bi emanaldi izango dira eta, bietan, 19:00etan eta 21:30ean, El Médico eskainiko dute.

El Médico hamabi urtetik gorako ikusleentzako da. Lluvia de albóndigas, berriz, adin guztietako ikusleei dago zuzenduta.