Erniarraitz sariketako lehen kanporaketarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko urt. 23a, 11:50

2012ko Erniarraitz sariketa nork irabazi zuen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean, Nekane Zubeldiak eta Olatz Gorrotxategik sarrera bana eskuratu dute.

Ostiralean, hilak 24, hasiko da VII. Erniarraitz Sariketa. Hiru kanporaketa izango dira guztira, eta aurrena ostiralean izango da Sanagustin kulturgunean, 22:00etan hasita. Bertso saiorako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. 

2012ko Erniarraitz sariketa nork irabazi zuen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Odei Barroso da, eta irabazleak Nekane Zubeldiai eta Olatz Gorrotxategi dira. Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Ostiraleko kanporaketan Jon Gurrutxaga (Azpeitia), Maddi Ane Txoperena (Hendaia), Saioa Alkaiza (Antsoain), Malen Amenabar (Larrabetzu), Unai Mendizabal (Zizurkil) eta Eneritz Artetxe (Azkoitia) izango dira. Gai-jartzaile lanetan Gurutze Oiarzabal ariko da.

Sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira, Sanagustin kulturgunean, hiru euroren trukean.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.