Apirilaren 5ean, La Fuga

Uztarria.eus 2014ko urt. 23a, 11:35

Más de cien amaneceres disko berria aurkeztuko du La Fuga taldeak Azpeitian, Sanagustin kulturgunean. Urteak adina esperientzia duen talde handi honek, hamargarren lana du aipatutakoa. Bideoan duzue aurkezpen kantua. Haiekin batera biran dabilen taldea izango dute laguntzen, Zoè. Rock and rolla apirilaren 5a, zapaturako. 

Sarrerak dagoeneko salgai daude Sanagustinen eta kulturgunearen webgunean. Aurrez 12 euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan 15 euro. Kultur bonoa dutenek, berriz, sarrerak erreserbatuta dituzte eta egunean bertan lehiatilan eskatuta eskuratuko dituzte.