'Koka-Kola eta barea' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko urt. 22a, 13:42

Urtarrilaren 26an, igandea, izango da antzezlana, 18:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Zozketan parte hartzeko, Zeintzuk dira Koka-kola eta barea antzezlaneko aktoreak galderari erantzun behar zaio urtarrilaren 24ko, 11:00k baino lehen, uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzita.

Igandea, hilak 26, Koka-Kola eta barea antzezlana izango da Sanagustin kulturgunean, 18:00etan hasita. Antzezlanerako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. 

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta antzezlanerako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Zeintzuk dira 'Koka-Kola eta barea' antzezlaneko aktoreak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Urtarrilaren 24ko, ostirala, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Dagoeneko salgai daude antzezlanerako sarrerak Sanagustin kulturgunearen webgunean eta kulturgunean bertan. Aurrez zortzi euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan hamar euro.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.