Datorren ostiralean hasiko da VII. Erniarraitz Sariketa

Uztarria.eus 2014ko urt. 17a, 12:04
Erniarraitz Sariketako kartela.

Hilaren 24an hasita hiru kanporaketa eta finala izango dira sariketaren baitan. Hamazortzi bertsolarik hartuko dute parte txapelketan, eta horietatik hamar izango dira Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kideak.

Datorren ostiralean hasiko da VII. Erniarraitz Sariketa. Hilaren 24etik aurrera, hiru kanporaketa izango dira datozen asteetan Azpeitian, Azkoitian eta Errezilen. Finala, berriz, otsailaren 14an izango da, Gaztetxean.

Hamazortzi bertsolarik hartuko dute parte sariketan, eta horietatik hamar izango dira Erniarraitzekoak. Saio guztiak 22:00etan izango dira.

Hemen kanporaken inguruko informazioa:

Lehenengo kanporaketa: Urtarrilaren 24an, ostiala, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da, 22:00etan hasita.

Jon Gurrutxaga (Azpeitia)

Maddi Ane Txoperena (Hendaia)

Saioa Alkaiza (Antsoain)

Malen Amenabar (Larrabetzu)

Unai Mendizabal (Zizurkil)

Eneritz Artetxe (Azkoitia)

Gai-jartzaile lanetan Gurutze Oiarzabal ariko da.

Bigarren kanporaketa: Urtarrilaren 31n, ostirala, Errezilgo Borondegin izango da, 22:00etan hasita.

Nekane Zinkunegi (Errezil)

Josu Oiarzabal Xenpelar (Azpeitia)

Paula Amilburu (Aramaio)

Jon Ander Iriondo (Azpeitia)

Ugaitz Beristain (Azkoitia)

Amaia Iturrioz (Zumarraga)

Gai-jartzaile lanetan Jokin Uranga arituko da.

Hirugarren kanporaketa: Otsailaren 7an, ostirala, Azkoitiko Kultur Etxean izango da, 22:00etan hasita.

Oier Etxeberria (Azpeitia)

Iñigo Ibañez (Azpeitia)

Aitor Salegi (Zestoa)

Eneritz Arzallus (Azkoitia)

Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein)

Silvia Etxaniz (Azkoitia)

Gai-jartzaile lanetan Ane Iriondo izango da.

Finala: Otsailaren 14an, ostirala, izango da finala Gaztetxean, 22:00etan hasita.

Azpeitiko saioko irabazlea

Errezilgo saioko irabazlea

Azkoitiko saioko irabazlea

Puntuazioz lehenengoa.

Puntuazioz bigarrena.

Puntuazioz hirugarrena. 

Gai-jartzaile lanetan Gurutze Oiarzabal ariko da.