"Biolentzia ezberdinek eragindako biktimak" izango dituzte gogoan San Sebastian bezperan, gauerdian

Uztarria.eus | Politika | Artikulua
2014-01-15 11:07

Azpeitiko Bilduk udalbatzarrean proposatutako testua irakurtzea onartu zuten danbor taldeek atzo, asteartea, helduen danborradako entseguaren ostean.

Azpeitiko Bilduk udalbatzarrean proposatutako testua irakurtzea onartu zuten danbor taldeek atzo, asteartea, helduen danborradako entseguaren ostean. Hori dela-eta, San Sebastian bezperan, gauerdian, bandera igo aurretik, "biolentzia ezberdinek eragindako biktimak" izango dituzte gogoan, plazan.

Testua irakurri ala ez bozkatu zuten hainbat danbor taldetako ordezkariek entseguaren ostean, eta testua irakurtzearen aldeko 15 bozka, ez irakurtzearen aldeko hiru eta beste hainbat bozka zuri izan ziren, orotara. Guztira, 26 taldek hartuko dute parte helduen danborradan.

Hemen helduen danborradan, gauerdian, irakurriko duten testua osorik:

"Gaurko honetan denok aurrera pauso bat eman nahi dugu herri honetako elkarbizitza indartzeko, eta adierazpen publiko honek azpeitiarrok aurrera egiten lagundu nahi du.

Azpeitia asko sufritu duen herria da. Horregatik, gure elkartasun zintzoena helarazi nahi diegu urte luzeotan dufritu duten eta sufritzen ari diren herritar eta familia guztiei.

Biolentzia ezberdinak eragindako biktimak aitortu nahi ditugu. Atzera begirako hausnarketa bateratua egin behar dugu berriro horrelakorik ez gertatzeko. Bereziki, oroimenean izan behar ditugu azken urteotan hildako azpeitiarrak. Beren lagun eta senideak babestea tokatzen zaigu gaurkoan danbor hotsez. Giza eskubide guztien urraketak salatu nahi ditugu, sufritu dutenei eta une honetan sufritzen ari direnei, bereziki, babesa adierazi nahi diegu. Presoak eta beren eskubideak gogorarazi nahi ditugu. Etxean lehenbailehen behar ditugu. Era berean, kezka handia sortzen zaigu epaitzen ari diren azpeitiar bat kartzeleratua izan daitekeelako. Espetxeak husteko garaia da, ez betetzen jarraitzeko.

Azpeitian itxaropena eta ilusioa izan behar dugu. Elkarrekin bizi gara eta inkomunikazioa alde batera uzteko garaia da. Denok hartu behar dugu konpromisoa gure herrian elkarbizitza eta adiskidetzea nagusitzeko, atzetik datozen belaunaldiek guk pairatu duguna jasan ez dezaten.

Denok eman behar ditugu pausoak eta gure arteko ezin ikusiek ezin dute tokirik izan Azpeitian. Herritarroi eskatzen dizuegu ezinikusiak alde batera uzteko. Azpeitian eta Euskal Herriak merezi duelako. Plaza honek merezi duelako".

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Mendi | 2014-01-15 : 14:47

"Biolentzioa guztien biktimak gogoan" titularra, baina irakurtzen hasi ta betikoa..........presoak gora ta bera.....
Hausnarketa benetakoa egin behar bada, esan beharko da ba garbi, preso dauden hauetako askok eragin dutela sufrimendu hori, tiroak botata, bonbak jarriz, pertsona bat karta jokura noiz joaten den zainduaz, gero txibatu beste norbaitek tiroz erahiltzeko, etab...arrazoi hauengaitik daude preso asko zigorra betetzen, beraz giza eskubideak aipatzen dira, baina hauek beraiek erakindako sufrimenduagaitik zigorra betetzen ari dira eta bete behar dute, bestelakorik eskatzea egia ukatzea da.

Ta bukatzeko, irakurri behar de idatzi hortan benetan eskatzen dena, amnistia da, eta "Biolentzioa guztien biktimak gogoan"-ekin honek ez dauka inolako zerikusirik

Erabiltzailearen aurpegia kanka | 2014-01-15 : 15:32

Zapatuan euskal herritar askok nahikoa da esan genuen eta datorren astelehenean ere azpeitiarrok halaxe egingo dugu. Uste dut, herritarroi ere gure alea jartzea dagokigula.

NIre aldetik animoak auzipetua izaten ari den Olatzi, euren eskubideak etengabe urratzen zaizkien preso, iheslari eta deportatuei eta baita bizitza kendu dieten biktimei ere.

Erabiltzailearen aurpegia kanka | 2014-01-15 : 15:35

Biktimen senideei esan nahi nuen, noski.

Erabiltzailearen aurpegia Tiborta | 2014-01-15 : 16:02

Aurtengo testu kontu hau kuriosoa gutxienez bada.

Azken urteotan kanpoko eragile bat izan da manifestu bat irakurtzeko baimena eskatu duena (beti euskal gatazka politikoa gai hartuta eta alde bakarreko mezuarekin). Bestelako gaiak lantzen dituen testurik ez da irakurri inoiz. Ohiturazkoa bilakatu dute azkenean delako testu irakurketa.

Aurten aldiz udal gobernuak berak aurkeztu du testu bat irakurria izan dadin eta beste inongo talderik ez du testurik aurkeztu (taldeen 2. batzar orokorrean gutxienez udaleko talde ezberdinekin osotasunean adosteko eskatu zitzaion zinegotziari) . Harritzekoa gutxienez bada. Bestalde Uztarriako web-ean bertan hiru aukeren inguruan bozkatuko zela publikatu zen (testua, minutu bateko isilunea edo ezer ez egitea), egindako azken udal plenoko erabakiak aintzakotzat hartuz.

Ba kontua da atzoko batzarrean testua bai hala ez galdetu zela, ez besterik. Eskuak jasotzen egindako bozketa bat izan zen eta udal taldeko ordezkariei nahikoa gehiengo iruditu zitzaien 15 baiezko 26 taldetik.

Gaiak pizten dituen sensibilitateak ikusirik ez zait serioia iruditzen egin dena. Elkarbizitza bilatu nahi baduzu eta zurekin bat 15 taldek egiten badute eta beste 11 gutxienez ez badituzu konbentzitu elkarbizitza zer den ez dakizun seinale da nire iritsiz. Zure ekimenak zerbaiten falta duela adierazi dizu gutxienez bozketaren emaitzak. Agian ikuspegi horretatik, ekimena berrikusi egin dezakezu. Ez du ematen hala ere hori izango denik kasua.

Deigarria da bestalde, herriko 26 elkarte guztiz anitzei politikoki posizionatzera behartzea udal gobernu batetik zuzenean. Festa batera irten nahi, herriko ekimen batean parte hartu nahi eta aurretik edozein gai politiko delarik ere posizionatzea eskatzea nahikoa gogorra bada, hotz hotzean ikusirik.

Ez ginen ba beste garai batean bizi?

Erabiltzailearen aurpegia Loiolatarra | 2014-01-15 : 16:17

Erabat ados Tibortak esandakoarekin.

Zergatik bete behar dugu urteroko ohitura hau? Igandean ospatzen dena, ez al da tanborrada?

Bestalde, ez dut batere ulertzen irakurri nahi duten idatzia. Alde batetik "oroimenean izan behar ditugu azken urteotan hildako azpeitiarrak" eta bestalde "Presoak eta beren eskubideak gogorarazi nahi ditugu. Etxean lehenbailehen behar ditugu".

Hildakoetaz gogoratzen gara baino hiltzaileak kalean nahi ditugu? Ez al da hobe ezer ez irakurtzea?

Beti bezela tanborra joko deu eta irakurketa hortan guk ikusiko deu norekin akordau behar deun.

Ondo pasau San Sebastianak!

Erabiltzailearen aurpegia benantxio | 2014-01-16 : 12:57

benetan parregarriye testue eta kontraesanak besteik ez bertan. hildakukin gogorahu eta hiltzailien askatasune eskau, hau nola entenditzea?? betiko jendien betiko kantue. tibortakin erabat ados.

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2014-01-16 : 13:55

...zergatik politizatzen dizkigute herriko festak??? portzierto, testua 100% hipokrita...

Erabiltzailearen aurpegia azpeitiarra28 | 2014-01-16 : 14:12

Nire iritziz ere, testuaren izenburua ez dator bat ondoren testua irakurtzean zabaltzen duen ideaiarekin.
Izenburuan "Biolentzia guztien biktimak" aipatzen dira, baina testua irakurtzean garbi dago nondik doazen tiroak: "Presoak eta beren eskubideak gogorarazi nahi ditugu. Etxean lehenbailehen behar ditugu. Era berean, kezka handia sortzen zaigu epaitzen ari diren azpeitiar bat kartzeleratua izan daitekeelako. Espetxeak husteko garaia da, ez betetzen jarraitzeko."

Zertarako egin behar da beti aipamen berdina? Urteetako danbor jolea naiz, eta urteroko legea da euskal presoen eskubideen aldeko testua, ohiuak... entzutea.
Beharrezkoa da? Zertarako politizatu behar dira festak? Azken urteetan Azpeitiko festetan entzun ohi den moduan, festak herriarenak badira, eta herri demokratiko batean bizi bagara, edozein ideología politikoren inguruko testu bat irakurtzea plaza erdian gaueko 12etan hipokrita hutsa iruditzen zait, are gehiago, proposamena udalaren partetik baldin badator.

Erabiltzailearen aurpegia 4 | 2014-01-28 : 15:22

Aupa!

Batetik hemen aipatu diren hainbat iritzi interesgarriak egin zaikit, bereziki prozedurari dagozkionak, boto kopuruen arabera erabakitzearenak, legitimitatea,...

Beste aldetik berriz, festen politizazioari, presoak,biktimen eta abarren inguruan hitz egitean oso trakets ikusten ditut gehienak.
Presoei dagonionez esan nahiko nuke, ditugun 600 preso politikoetatik heren bat, arrazoi politiko hutsengatik dago ziegetan. Beste 200 inguru dira epaiketen zain daudenak, egon daiteken emaitza medio, preso direnen erdiak arrazoi politiko hutsengatik egongo lirateke preso eta guzti hauek, kondenatuak izan ala ez, inongo giza eskubide izapirik gabe (ez ahaztu tortura salatu izan zutela hauetako askok, besteak beste). Tartean Olatz herritarra dugu. Ezin dugu ahaztu, herri honetan kriminalizatu eta kondenatu dena, ez dela erakunde armatu bat soilik izan bazik eta independentista eta sozialista den, ideia, pertsona, kolektibo edo estrategia oro (langile, gazte, ikasle,... mugimendu oro!!).
Behin alde bateko estrategia armatua bukatuta (oraindik estatuaren desarmea daukagu lortzeko) eragindako miña aitortzea beharrezkoa da, baina alde askotakoa da miñ hori, oraindik egunez egun, miña eragiten ari delako lehen aipatu ditudan preso eta auziperatuei lehenik eta aipaturiko mugimendu eta ideia horiei bestetik. Intoxikazio mediatikoa ez da amaitu gazteentzat, emakumeentzat, langabetuentzat, langileentzat, ikasleentzat,.... POBREONTZAT!!
LABURBILDUZ, ERREKONOZIMENDUA BEHARREZKOA DA, BAINA LEHENTASUNEZKOA, BIOLENTZIARIK HANDIENAK PAIRATZEN ARI GAREN HERRITARRON GEHIENGOARI ETORKIZUNA BERMATZEKO LAN EGITEA DA!!

Festen politizazioari buzuz hitz egiteaz berriz, uste dut nahiko adierazi dudala, baina badaezpada, ZAPALKUNTZAK ETEN ARTEAN ALDARRIKAPENAK ETA BORROKAK PRESENTE EGON BEHAR DIRA, edo etxeko sofatik aldatuko dugu mundua? edo herria? Edo san sebastian hurrengo egunean mania??

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa