Angel Hurtadoren eskulturak, Betharramen

Uztarria.eus 2014ko urt. 13a, 20:01

Angel Hurtado Murillo azpeitiarraren 30etik gora eskultura eta grabatu lan ikus daitezke egunotan Betharrameko erakusketa aretoan. Joan den ostiralean, urtarrilak 10, hasi zen erakusketa, eta hilaren 22an bukatuko da. Egurra lantzen "'hobby' bezala, era autodidaktan" hasi zen Hurtado. Fernando Olaizolarenean lan egindakoa da; hura izan zuen "maisu eta nagusi". Hurtadoren esanetan, ordea, "azken urte hauetako artelanak hasierako obrekin alderatuz ezberdinagoak dira, berritzaileagoak, bizitzako pasadizo ezberdinei esker lortutako heldutasun artistikoa islatzen baita beraietan".

Astegunetan, erakusketa 18:00etatik 20:00etara bisita daiteke, eta 12:00etatik 14:00etara asteburu eta jai egunetan.