Arcada Social, Mac Onak eta Fridays Crew taldeen kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko urt. 10a, 11:50

Zapatuan Sanagustin kulturgunean izango dira kontzertuak, 23:00etatik aurrera. Kontzertua eskainiko duten zein taldetako kideak diren azpeitiarrak esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean (Fridays Crew da erantzuna), Garazi Agirrek eta Beñat Aldalurrek sarrera bana eskuratu dute. 

Arcada Social, Mac Onak eta Fridays Crew taldeek zapatuan, urtarrilak 11, Sanagustin kulturgunean eskainiko duten kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua 23:00etan hasiko da.

Kontzertua eskainiko duten zein taldetako kideak dira azpeitiarrak? galderari erantzun behar zutem bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Fridays Crew da, eta sarrera banaren irabazleak Garazi Agirre eta Beñat Aldalur dira. Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Kontzerturako sarrerak salgai daude Sanagustinen eta kulturgunearen webgunean. Aurrez zortzi euro ordaindu beharko da, eta kultur bonoarekin doan ikusteko aukera izango da.