'La vida secreta de Walter Mitty' eta 'Turbo' filmak ikusgai datozen egunetan

Uztarria.eus 2014ko urt. 10a, 11:13

Bihartik astelehenera bitartean sei film emanaldi izango dira Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, La vida secreta de Walter Mitty ikusi ahal izango da 19:30ean eta 22:00etan. Igandean, berriz, Turbo emango dute 16:30ean, eta La vida secreta de Walter Mitty 19:30ean hasita. Astelehenean ere bi emanaldi izango dira eta, bietan, 19:00etan eta 21:30ean, La vida secreta de Walter Mitty eskainiko dute.

La vida secreta de Walter Mitty zazpi urtetik gorako ikusleentzako da. Turbo, berriz, adin guztietako ikusleei dago zuzenduta.