Manolo Sanjuan: "Tailuak bizia eman dit"

Urola Kostako Hitza 2014ko urt. 9a, 17:48
Manolo Sanjuan seme Mikelekin. (Nerea Uranga)

Ohorezko bazkide izendatu du Azpeitiko Kultur Mahaiak, bere bizian egindako kultur lana aitortuz. Hamasei urterekin hasi zen tailagile eta bere lanbidea eta bizimodua izan da. Urola Kostako Hitza-n elkarrizketatu dute, Mikel semearekin batera.

Abenduaren 29an Azpeitiko Kultur Mahaiak ohorezko bazkide izendatu zuen Manolo Sanjuan (Irun, 1928) tailugilea, Sanagustin kulturgunean egindako ekitaldian. Ordutik egun batzuk pasatu diren arren, gogoratuta bakarrik hunkitu egiten da: "Ospakizun oso polita izan zen, eta asko eskertzen dut".

Kultur Mahaiak Sanjuani bere bizitzan egindako kultur lana aitortu dio ohorezko bazkide eginda. "Oso gustura jaso dut aitorpena, bene-benetan". Tailugile bezala egindako lanagatik jaso duen aitorpen bakarra ez da: 2002ko urtarrilean Gipuzkoako Artisau Tradizionalaren Diploma jaso zuen Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkundeak emanda. "Hura ere gustura jaso nuen, oso polita izan zen, baina Azpeitikoa gusturago jaso dut, herrikoa delako", dio Sanjuanek.

Irunen jaioa da, baina 11 urterekin etorri zen Azpeitira bizitzera. "Azpeitiar-azpeitiarra" sentitzen dela dio, "noski baietz". "Pentsa, hemendik Ameriketara  joan eta atzera itzuli egin nintzen, azpeitiar sentitzen naizenaren froga handiena hori da. Toki batean jaio eta inora irten gabe egoteak ez du ezer erakusten; baina toki batetik joan eta berriro itzuli izanak dena erakusten du".

Elkarrizketa osorik irakur daiteke Urola Kostako Hitza-ren webgunean. Otsaileko Uztarria herri aldizkariak ere eskainiko dio tartea Manolo eta Mikel Sanjuanen lanari, Klik! argazki-erreportajeen atalean.