2013ko hamar albiste irakurrienak

Uztarria.eus 2013ko abe. 31a, 10:31

Gaur bukatuko den 2013ak ez du albiste alai asko utzi Azpeitia aldean, edo gertaera ilunek gehiago piztu dute erabiltzaileen interesa. Heriotzak, istripuak eta, batik bat, Corrugados Azpeitiaren lan gatazkaren ingurukoak ageri dira irakurrienen zerrenda honetan.

Hauek dira 2013an Uztarria.com-eko erabiltzaileek gehien irakurri dituzten hamar albisteak:

  1. 22 urteko azpeitiar bat desagertuta dago igande goizetik
  2. Corrugados bideragarria dela eta ez ixteko eskatu dute langileek
  3. Luizi batek harrapatu du Urrestillako Zuola baserria
  4. Hilda aurkitu dute igande goizetik desagertuta zegoen gaztea
  5. Corrugados Azpeitiako labeek piztu gabe segituko dute
  6. Urtarrilaren 15a arte oporrak izango dituzte Corrugados Azpeitiako langileek
  7. Benantxio Irureta hil da, Aneton
  8. Corrugados itxi egingo duela esan die Gallardok enpresa batzordekoei
  9. Gallardo Taldeak Corrugadoseko langileei egin dien azken proposamena plazaratu du
  10. Corrugados Azpeitiako langileek aparteko lan sari bat ez kobratzeko proposamena egin diote Gallardo Taldeko zuzendaritzari