670 lagunek eman dute aurrez izena San Silbestre lasterketan

Uztarria.eus 2013ko abe. 30a, 14:12

Bihar lasterketa aurretik ere eman ahal izango da izena, 25 euroren trukean. 10:00etatik aurrera maila ezberdinetako lasterketak izango dira, eta 12:00etan hasiko da lasterketa nagusia plazan.

Bihar, asteartea, izango da XIII. San Silbestre lasterketa, eta aurrez 670 lagunek eman dute izena. Jende ugarik emango dio urteari bukaera lasterka, eta lasterketa aurretik ere izena emateko aukera izango dute parte hartu nahi dutenek, 25 euroren trukean. 

Abenduaren 31n 10:00etatik aurrera, goiz osoan zehar egingo dira maila ezberdinetako lasterketak. Proba nagusia, berriz, 12:00etan hasiko da, plazan. 6,4 kilometroko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek. Xeye Atletismo Taldeak Urola Kostako Hitza-ren laguntzarekin eta Udalaren babesarekin antolatu du lasterketa.