Bigarren zozketa ere egin du Bertanek

Uztarria.eus 2013ko abe. 30a, 11:44

Bertan Merkatari Elkarteak bigarren zozketa ere egin du. Abenduaren 27an egin zuen 500 euroko, 200 euroko eta 100 euroko erosketa txartelen zozketa. 500 euroko saria Trapos dekorazio dendan suertatu da, eta Maria Luisa Alberdi izan da irabazlea. Bigarren saria, 200 eurokoa, Irede estetika zentruan tokatu da, eta Josefina Epelderi egokitu zaio. Hirugarren saria, berriz, Romaes dendan tokatu zaio Mari Cruz Urteagari, eta 100 euroko erosketa txartela jaso du.

Urtarrilaren 3an egingo du Bertanek azken zozketa, eta 500 euroko, 200 euroko eta 100 euroko erosketa txartelak banatuko ditu. Aurreneko zozketa, berriz, abenduaren 20an egin zuen Bertanek.