Maria Jesus Arregiren liburuxkaren aurkezpenaren bukaera

Uztarria.eus 2013ko abe. 30a, 11:32

Joan den zapatuan aurkeztu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak Maria Jesus Arregiren liburuxka biografikoa. Eneritz Albizuk idatzi du, eta jende ugari izan zen aurkezpenean. Ekitaldiaren bukaeran Arregirekin kantu jiran aritzen diren lagunek Xabier Leteren Habanera abestia kantatu zuten eserlekuetatik. Gero, Arregik berak liburuxkarako idatzitako bertsoa kantatu zuen.