Argazki galeria: Zapatuko Azoka Herritik

Uztarria.eus 2013ko abe. 28a, 19:55

Elkar-Ekin taldeak gabonetarako antolatutako egitarauaren baitan martxan egon den azoka 20:00etan amaitu da. Berdura Plazan euren produktuak saltzen aritu dira baserritar zein artisauak, eta bigarren eskuko liburuak, jostailuak, DVDak zein arropak erosteko aukera ere izan da.

Antolatzaileak pozik agertu dira, iraileko Azoka Herritikeko "jende uholderik" ibili ez bada ere, saltzaileek saldu dutela adierazi diete, eta helburua ere horixe zela azaldu dute: "Herriko artisauentzako erakusleiho bat jartzea, eta erosketa ahalmen urriko familiei haurrentzako jostailuak eskuragarri jartzea".