Gaur ere denetariko aukera Gabonetako Azoka Herritiken

Uztarria.eus 2013ko abe. 28a, 12:31

Gogotsu ekin diote saltzaileek goizean goizetik euren postuak prestatzeari. Atzo goizean baino baserritarren produktu gehixeago daude eskuragai, eta artisau postuetan ere produktu berriak ikus daitezke: sendabelarrekin egindako ukenduak edo jaboi naturalak, esaterako.

Bigarren eskuko objektuei dagokienean, jostailu salmenta ondo doala hautematen da, postuetan atzo baino gutxixeago baitaude. Gaur, gainera, bigarren eskuko DVDak lortzeko parada ere badago. Beraz, badakizue, ez galdu aukera eta hurbildu Berdura Plazara.