Bazkideen batzarra egingo du gaur Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko abe. 26a, 11:34

Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita. 2013ko balantzea, 2014rako aurrekontua eta etorkizunerako erronkak izango dira hizpide batzarrean.

Uztarria Komunikazio Taldeak gaur, osteguna, egingo du urteroko bazkideen batzar nagusia. Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita.

2013ko balantzea, 2014rako aurrekontua eta aurrera begirako hobekuntza eta berrikuntza proposamenak izango dira hizpide batzarrean.

Hona hemen bileran landuko den gai-zerrenda:

1.- 2013ko ekintzen balantzea

         - Uztarria Komunikazio Taldearen 2013ko laburpena

                            - Uztarria Herri aldizkaria

                            - www.uztarria.com

                            - Uztarriaren produktuak (liburuxka biografikoak)

                            - Urola Kostako hedabideen hausnarketa

         - Eregi: Euskara eta Komunikazio Zerbitzu enpresa

2.- 2013ko balantze ekonomikoa eta 2014ko aurrekontua

3.- Etorkizuneko erronkak

         - Liburuxka biografikoak (produktu berriak)

         - Hobekuntza eta berrikuntza proposamenak

4.- Galdera-erantzunak

Uztarriaren bazkide guztiak zaudete gonbidatuta.