Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zabor bilketa zerbitzurik izango

Uztarria.eus 2013ko abe. 24a, 11:37
Zabor poltsak Alde Zaharrean.

Urola Erdiko Mankomunitatea osatzen duten zazpi herriak "txukun" egon daitezen, abenduaren 24an eta 31n zaborrik ez ateratzea eskatu dute.

Gabonak direla-eta, bihar, abenduak 25, eta urtarrilaren 1ean ez da zabor bilketa zerbitzurik izango herrian. Urola Erdiko Mankomunitatea osatzen duten zazpi herriak (Azkoitia, Aizarnazabal, Azpeitia, Beizama. Bidegoian, Errezil eta Zestoa) "txukun" egon daitezen, abenduaren 24an eta 31n zabor poltsarik ez ateratzeko, eta hilaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zabor poltsak 20:00etatik aurrera atera ditzatela eskatu dute.