Bost kontzertu izango dira zapatuan, Txarrantxan eta Sanagustinen

Uztarria.eus 2013ko abe. 11a, 14:04

Zapatuan, hilak 14, bost kontzertu izango dira Txarrantxa tabernan eta Sanagustin kulturgunean. 17:00etan hasiko dira Txarrantxako kontzertuak eta hiru talde izango dira bertan: Street boys army, Esclavos del gobierno eta Basarriko ollaskue labin. Gauean, 23:30ean hasiko dira Sanagustin kulturguneko kontzertuak. The Grace of Dionysus eta Mandoilek taldeak izango dira oholtzan, eta sarrera debalde izango da.