Maria Jesus Arregiren biografia abenduaren 28an aurkeztuko du Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko abe. 9a, 19:43
Hau da Maria Jesus Arregiren liburuxka biografikoaren azala.

Sanagustin kulturgunean izango da ekitaldia, 12:00etan. Azpeitiko komunikazio taldeak 2009an abian jarri zuen liburuxka biografikoen proiektuko hamargarren fruitua izango da Arregirena: Eneritz Albizu kazetariak idatzi du. Aurrekoak bezala, Uztarriaren bazkideek etxean jasoko dute liburuxka, eta gainerakoek 5 euroren truke erosi ahal izango dute.

Uztarria Komunikazio Taldeak prest dauka liburuxka biografikoen bere saileko lan berria: Maria Jesus Arregi Uzinen biografia. 2009an abian jarritako proiektuaren hamargarren fruitua izango da Arregiri eskainitako liburuxka eta Eneritz Albizu azpeitiar kazetariak idatzi du. Abenduaren 28an, zapatua, aurkeztuko du Uztarriak liburuxka; Sanagustin kulturgunean izango da ekitaldia, 12:00etan.

Aurreko liburuxkak bezalaxe, Uztarriaren bazkideek etxean jasoko dute euren alea. Gainerakoek, berriz, 5 euroren truke erosi ahal izango dute, herriko saltokietan edo Uztarriaren egoitzan.

Joan den ostiralean etxez etxe banatzen hasitako abenduko Uztarria herri aldizkariak badakar Maria Jesus Arregiri eskainitako biografiaren aurrerapen txiki bat.

Orain arteko liburuxka biografikoak

Uztarriak liburuxka biografikoen sailean orain arte argitaratu dituen bederatzi lanak webgune honetan ere irakur daitezke. Hauexek dira: