Azpeitia 2025 Plan Estrategikoa aurkeztuko dute gaur

Uztarria.eus 2013ko abe. 4a, 11:28

Gaur, asteazkena, aurkeztuko dute jendaurrean, udaletxeko areto nagusian, 18:30ean hasita. Urriaren 1ean egindako udalbatzarrean onartu zuten plana, Udaleko alderdi guztiek aho batez.

Azpeitia 2025 Plan Estrategikoa aurkeztuko dute jendaurrean gaur, asteazkena, udaletxeko areto nagusian, 18:30ean hasita. Urriaren 1ean egindako udalbatzarrean onartu zuten plan estrategikoaEH Bilduk, EAJk eta Hamaikabatek, aho batez. Herriaren garapen integrala da Plan Estrategikoa.