Landetan San Eloy festak ospatuko dituzte igandean

Uztarria.eus 2013ko aza. 29a, 11:29

Hainbat ekimen izango da igandean, Landeta auzoko saneloien baitan. Besteak beste, meza, zezen-txikiak eta auzotarren bazkaria egingo dituzte.

Atzo, osteguna, hasi ziren saneloiak Landeta auzoan. Izan ere, 21:30etik aurrera Mus Txapelketa azkarra egin zuen hainbat bikotek, Mendizabal erretegian. Hala ere, festek jarraipena izango dute, eta etzi, igandea, izango dira ekitaldi nagusiak. 11:00etan hildako auzotarren aldeko meza izango dute Esklabetan. 12:00etan, haurrentzako zezen txikiak ibiliko dira auzoan, eta jai giroa jartzen Imanol eta Eneko soinu-jotzaileak ibiliko dira. Jarraian herri-kiroletako erakustaldia izango da, eta 14:30ean, auzo bazkaria Landeta jatetxean. Xebastian eta Beñat Lizaso ariko dira bertsotan eta Felix eta Eider ariko dira soinua eta panderoarekin, bazkalondoa alaitzen.