Itsasikoek euren eguna ospatuko dute zapatuan

Uztarria.eus 2013ko aza. 21a, 10:19

Zapatuan, 11:30ean, mezarekin emango diote hasiera egunari. Gero, dantzari txikiek emanaldia eskainiko dute, eta segidan bazkaria izango dute Itsasiko kideek eta kide ohiek.

Itsasi Euskal Kultur Taldeak, urteroko legez, taldearen eguna ospatuko du zapatuan, hilak 23. Goizean 11:30ean parrokian egingo den elizkizunarekin emango diote egunari hasiera eta, ondoren, taldeko dantzari txikien txanda izango da. Izan ere, Frontoi Txikian emanaldia eskainiko dute. Eguerdian taldeko kideak zein kide ohiak Hotel Loiolara joango dira bazkaltzera.

Itsasiko kideek taldekide ohi guztiak gonbidatu eta animatu dituzte Itsasi Egunean parte hartzera.