Pello Añorga ipuin kontalari

Uztarria.eus 2013ko aza. 20a, 10:25

Herenegun Pello Añorga izan zen Udal Liburutegian, Haur Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleei ipuinak kontatzen. Aurten XXIV. Ipuin Kontaketa saioak ari dira egiten Azpeitiko Udal Liburutegian, eta liburutegikoek azaldu dutenez, Añorgak hastapenetatik hartu izan du parte ekimenean, "beraz, azpeitiar belaunaldi asko dira Añorgaren hitzen magiaz gozatu dutenak".