Raimundo Amadorren kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko aza. 15a, 12:00

Igandean izango dira Raimundo Amador eta KEUren kontzertuak, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Zozketan parte hartzeko Raimundo Amador nongoa den esan behar zuten bazkideek, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du Uztarriak zozketa. Olatz Pratek eta Arantzazu Azpillagak sarrera bana eskuratu dute.

Raimundo Amadorrek etzi, igandea, Sanagustin kulturgunean eskainiko duten kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta Raimundo Amadorren aurretik KEU taldea izango da oholtzan.

Nongoa da Raimundo Amador? galderari erantzun behar zioten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien arteanegin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Sevillakoa da, eta irabazleak Olatz Prat eta Arantzazu Azpillaga dira. Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste nahiz hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.