Asteburuko antzezlanetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko aza. 14a, 12:18

Maite Agirrezabalak, Axun Etxanizek eta Begoña Arakistainek irabazi dituzte datozen egunetako antzezlanetarako sarrera bikoitzak. Nor da Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerreko zuzendaria? galderari egoki erantzun dioten bazkideen artean egin da zozketa, eta erantzuna Alaitz Olaizola da.

Ostiraletik igandea bitartean hiru antzezlan izango dira XXXI. Euskal Antzerki Topaketen hirugarren eta azken asteburuan, eta Uztarria Komunikazio Taldeak emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bana zozkatu du bere bazkideen artean.

Uztarriako bazkideek Nor da Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerreko zuzendaria? galderari erantzun behar zioten zozketan parte hartzeko, eta erantzuna Alaitz Olaizola da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarriazozketak@gmail.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa, eta hauek dira irabazleak: Maite Agirrezabala, Axun Etxaniz eta Begoña Arakistain.

Maite Agirrezabalak bihar, ostirala, Zaharrak berri... antzezlana ikusteko sarrera bikoitza irabazi du. Axun Etxanizek, etzi, zapatua, Dena berriz bueltatzen da obra ikusteko beste sarrera bikoitza eskuratu du. Igandean Eta zer? antzezlana ikusteko sarrera Begoña Arakistainek irabazi du. Emanaldi guztiak Soreasu antzokian izango dira, 21:30ean hasita ostiral eta zapatukoa, eta 18:00etan hasiko da igandekoa. Sarituei telefono edo e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.

Lehiaketa gehiago datozen aste eta hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.