Xanti Rodriguez Munduko Argazki Kopan izango da

Uztarria.eus 2013ko aza. 13a, 12:26
Argazki honi esker izan da Munduko Koparako hautatua. (Xanti Rodriguez)

Beste batzuen artean, Rodriguezen argazki bat ere aukeratu du Espainiako Argazkigintzako eta Irudigintzako Profesionalen Federazioak, Munduko Argazki Kopan lehiatzeko.

Xanti Rodriguez (Azpeitia, 1978) Munduko Argazki Kopan izango da, Espainiako Argazkigintzako eta Irudigintzako Profesionalen Federazioak (FEPFI) hautatuta. Rodriguezen argazki bat aukeratu dute, Munduko Argazki Koparen (WPC) lehen edizioan parte hartzeko, eta azpeitiarra Espainiako taldean izango da. Guztira, 22 herrialdetako taldeek hartuko dute parte kopan.

Aurretiko aukeraketan 36 argazki hautatu zituen FEPFIko epai-mahaiak. Horietatik 18 aukeratu zituzten Munduko Argazki Kopan parte hartzeko, eta horien artean da Rodriguezen lana.