Raimundo Amadorren kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko aza. 12a, 11:55

Azaroaren 17an, igandea, izango da Raimundo Amadorren kontzertua, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Zozketan parte hartzeko Nongoa da Raimundo Amador? galderari erantzun behar zaio azaroaren 15eko, ostirala, 11:00k baino lehen, uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzita. 

Raimundo Amadorrek igandean, hilak 17, Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua 19:00etan hasiko da.

Kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nongoa da Raimundo Amador?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Azaroaren 15ean, ostirala, 11:00etan egingo du zozketa Uztarriak, eta ordurako bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.