Jokin Uranga Gernikako finalaurrekoan izango da, zapatuan

Uztarria.eus 2013ko aza. 6a, 11:46
Gernika-Lumoko saioan kantatuko duten sei bertsolariak. (Bertsozale.com)

Zapatuan, hilak 9, Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan jokatuko da Txapelketa Nagusiko aurreneko finalaurrekoa, 17:30ean hasita. Jokin Urangarekin batera oholtzan izango dira Amets Arzallus, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto eta Nerea Elustondo.

Sei bertsolari izango dira zapatuan, Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuko oholtzara igoko direnak. Izan ere zapatuan hasiko dira Bertso Txapelketa Nagusiko finalaurreko lehen itzuliko saioak, eta Amets ArzallusJokin UrangaJon MartinJone UriaJulio Soto eta Nerea Elustondo ariko dira kantuanBernar Mandalunizek egingo ditu gai-jartzaile lanak, eta 17:30ean hasiko da saioa. 

Amets Arzallusek zapatuan lehen aldiz kantatuko du Txapelketa Nagusian. Gainerako bost bertsolariek, berriz, kanporaketetan lortu dute finalaurrekoetarako txartela (zuzenean saioa irabazita ala puntuazioari esker). Jokin Urangak esaterako, Legazpiko saioan lortutako puntuazioari esker lortu du finalaurrekoetan aritzeko pasea.

Aurreko fasearekin alderatuta, finalaurrekoetan aldatuko egingo dira bertsolariek egin beharreko lanak:

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
  • Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Gainerako saio guztietarako bezala, Gernika-Lumoko finalaurrekorako sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunean daude salgai, eta sarrera kopurua mugatua izango da. 

Gernika-Lumon irabazten duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da Elizondon azaroaren 23an jokatuko den bigarren itzuliko aurreneko finalaurrekora. Gainerako bertsolariek zain egon beharko dute lehen itzuliko finalaurreko guztiak jokatu, eta bigarren itzulirako sailkatuko ote diren jakiteko. Tolosan, Oiartzunen eta Murgian jokatuko dira lehen itzuliko gainontzeko finalaurrekoak.

Beñat Lizasok Oiartzungo Elorsoro kiroldegian kantatuko du hilaren 16an, zapatua, eta berarekin ariko dira Agin Laburu, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Jon Maia eta Odei Barroso.