Lin Ton Taunen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko aza. 5a, 11:04

Azaroaren 9an, zapatua, izango dira Lin Ton Taun eta Malder taldeen kontzertuak, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Zozketan parte hartzeko Nongoa da Lin Ton Taun taldea? galderari erantzun behar zaio azaroaren 8ko, ostirala, 11:00k baino lehen, uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzita. 

Lin Ton Taun eta Malder taldeek zapatuan, hilak 9, Elkar-ekinek eta Sanagustin kulturguneak antolatuta kulturgunean bertan eskainiko duen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua 23:00etan hasiko da.

Kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nongoa da Lin Ton Taun taldea?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Azaroaren 8an, ostirala, 11:00etan egingo du zozketa Uztarriak, eta ordurako bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.