Uztarriak eta Udalak sinatu dute hitzarmena

Uztarria.eus 2013ko urr. 31a, 19:08

Urriko Udalbatzarrean onartu ondoren gaur, hilak 31, sinatu dute 2013ko diru-laguntzak arautzen dituen hitzarmena Uztarria Komunikazio Taldeak eta Azpeitiko Udalak; Uztarriaren lehendakari Alaitz Olaizolak eta Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak (argazkian) sinatu dute hitzarmena. Udalak Uztarriari emango dion diru-laguntza 31.583,26 eurokoa da, azken bi urteetako kopuru bera, aldizkarirako eta webgunerako. Bestelako produkturen bat ateraz gero, 2.463 euroko laguntza gehigarria izango du Uztarria Komunikazio Taldeak.