"Herritarren formazioaren aldeko apustuarekin" jarraituz, ikastaro berria antolatu du Azpeitiko Udalak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera. Instituzioetan dauden menpeko pertsonen sozio-osasun atentzioa da ikastaroaren izenburua. Azaroaren 26an hasi eta maiatzera arte luzatuko da, eta saioak Sindikatu Zaharrean emango dituzte, 15:00etatik 19:00etara.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek izena lehenbailehen ematea komeni da. Izen-ematea Lanbiden egin beharko dute. Ikastaroaren informazioa eta baldintza guztiak Lanbideren webgunean daude. Bertan jasotzen denez, ikastaroan parte hartzeko lehentasuna izango dute langabezian daudenek.