Kantu-jira izango da hileko bigarren ostiraletan

Uztarria.eus 2013ko urr. 30a, 11:19
Santio Egunez egin izan da Kantu-poteoa azken urteetan.

Lehengo saioa azaroaren 8an izango da, 19:00etan hasita, eta Baigera aurretik abiatuko dira. Bigarren kantu-jira, berriz, abenduaren 13an egingo dute.

"Urtean behin, Santio Egunez, gutxitxo dela iritzita", hileko bigarren ostiraletan kantu-jira izango da aurrerantzean. Azaroaren 8an, ostirala, izango da aurrenekoa, eta 19:00etan hasiko da Baigera aurrean. Hurrengo saioa, berriz, abenduaren 13an izango da. Entsegua ere egingo dute lehen kantu-jiraren aurretik, azaroaren 7an, ostegunean, Baigerako lehenengo solairuan, 19:00etatik aurrera.