Berri Txarrak-en kontzerturako sarrerarik bai?

Uztarria.eus 2013ko urr. 29a, 19:21

Berri Txarrak taldeak ostiralean, azaroak 1, Sanagustin kulturgunean emango duen kontzertuak ikusmina sortu duela agerikoa da. Orain dela hiru aste agortu ziren aurrez salgai jarritako sarrerak. Hala ere, emanaldira joateko ahaleginak eta bi egiteko prest dagoenik bada, herriko saltoki bateko erakusleihoan argazkiko iragarkia jarri duena bezala.