Ane Jurado, Youtuben eta irratian

Uztarria.eus 2013ko urr. 28a, 19:17

Gustuko kantuen bertsioak Youtuben topatu, gitarra doinuekin moldaketa egin eta berak ere Youtubera igo. Horrela dabil Ane Jurado azpeitiarra. 13 urte ditu Juradok, eta Zumaian grabatutako bideo hau eta beste zenbait baditu sarean. Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan ere eskaini zioten tartea. Saio haren audioaren zati bat entzun daiteke hemen. Youtubeko bere kanalean, berriz, osorik.