Garraio publikoa hobetzeko proposamenak egin daitezke dagoeneko

Uztarria.eus 2013ko urr. 23a, 13:50

Gipuzkoako Foru Aldundiak, garraio publikoaren sistema hobetzeko asmoz, abiatu duen prozesuaren baitan, herritarrek eskualde barruko zerbitzuaz, eskualdeen arteko loturez, hiriburura joan-etorria egiteko zerbitzuaz, maiztasunaz, ibilbideaz eta ordutegiaz iritzia eman dezakete dagoeneko. Horrenbestez, udaletxean, kiroldegian, igerilekuan, liburutegian eta anbulatorioan jarri dituzten kutxetan egin behar dira ekarpenak (argazkian), eta baita Interneten www.garraioahobetzen.net atariaren bidez ere. Datorren astelehenean, hilak 28, egingo garraio publikoaren sistema hobetzeko proposamenen inguruko bilera, Azpeitian. 19:00etan izango da udaletxean, eta prozesua hurrengo urte bukaerarako amaituko dutela azaldu dute Foru Aldundiko ordezkariek.