'El ultimo concierto' eta 'Aviones' filmak ikusgai bihartik astelehenera bitartean

Uztarria.eus 2013ko urr. 18a, 11:48

Zapatutik astelehenera bitartean El ultimo concierto eta Aviones filmak izango dira ikusgai, Soreasu antzokian. Guztira sei emanaldi izango dira: zapatuan, hilak 12, 19:30ean El ultimo concierto emango dute. Gero, 22:00etan, ere izango da ikusgai El ultimo concierto filma. Igandean Aviones emango dute 16:30etik aurrera, eta El ultimo concierto 19:30ean hasiko da. Astelehenean ere bi emanaldi izango dira, eta 19:00etan eta 21:30ean El ultimo concierto emango dute.

El ultimo concierto eta Aviones filmak adin guztietako ikusleentzako dira.