Natura argazkitan Betharramen

Uztarria.eus 2013ko urr. 16a, 20:45

Joan den astelehenetik ikusgai dago Betharrameko aretoan Bakartxo Aniz argazkilariaren 'Natura bizia' erakusketa. 30 irudi ikus daitezke bertan, animalia, landare eta paisaia ederrak irudikatzen dituzten argazkiak. Erakusketa urriaren 27a arte egongo da irekita, astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburu eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara.