Berri Txarraken kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko urr. 16a, 14:37

Berri Txarraken azken diskoaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean, Eñaut Frantzesenak eta Leire Goenagak sarrera bana eskuratu dute. 

Berri Txarrak musika taldeak azaroaren 1ean, ostirala, Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua 23:00etan hasiko da Sanagustin kulturgunean, eta Berri Txarraken kontzertuaren aurretik eta ondoren Niña Coyote eta Chico Tornado zein Egurra ta Kitto! taldeak igoko dira oholtzara, hurrenez hurren. 

Berri Txarraken azken diskoaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean (inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan dira: 32, guztira) egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Haria da, eta irabazleak Eñaut Frantzesena eta Leire Goenaga dira. Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Kontzerturako aldez aurretiko sarrera guztiak agortuta daude, eta egunean bertan aterako dituzte batzuk. Kultur bonoa dutenek, berriz, sarrerak erreserbatuta dituzte eta egunean bertan lehiatilan eskatuta eskuratuko dituzte.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste nahiz hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.