Eskuragarri dira Raimundo Amadorren kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus 2013ko urr. 15a, 12:45

Azaroaren 17an izango da kontzertua, Sanagustin kulturgunean, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko kulturgunean bertan zein Interneten. Aurrez 14 euro ordaindu beharko da, eta 17 euro kontzertuaren egunean. 

Joan den ostiralean (urriak 11), jarri genituen Raimundo Amadorren kontzerturako sarrerak salgai. Internetez ere eskuratu daitezke sarrerak. Aurrez erosiz gero 14 eurotan egongo dira eta egunean 17 eurotan. GasteizBilbo eta Azpeitian bakarrik joko du. Gurean, azaroaren 17an, 20:00etan, eta rock, blues eta flamenkoa uztartzen dituen pertsonaia bikainarekin gozatzeko aukera izango dugu.

Kultur bonoa duzuenok sarrerak erreserbatuta dituzue. Soilik, egunean bertan lehiatilatik pasa eta bonoa erakutsi behar duzue.