5. Kros Mistorako izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.eus 2013ko urr. 11a, 19:35
Hauxe da 5. Kros Mistoaren kartela.

Urriaren 26an, zapatua, egingo da Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako lasterketa herrikoia. 18:30ean plaza Nagusitik abiatuta, 6,7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek.

Azpeitiko Herriarteko 5. Kros Mistoan parte hartu nahi duten gizon-emakume bikoteek dagoeneko zabalik dute aurrez izena emateko aukera. Urriaren 26an, zapatua, egingo da Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako lasterketa herrikoia. 18:30ean plaza Nagusitik abiatuta, 6,7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek.

Izen-emateari dagokionez, Azpeitian Aitzaki Kirolak, Aradi Kirolak, Santi Lazkano eta Mugi Kirolak dendetan egin daiteke, Azkoitian PB Sport-en, Zarautzen NereSport-en eta, Interneten, www.herrikrossa.com webgunean. Aurrez izena emanda, bikoteko 20 euro da ordaindu beharrekoa. Izena egunean bertan ematen dutenek, berriz, 30 euro ordaindu beharko dute.