Azpeitiko Emakumeon Topaketetan parte hartzeko gonbidapena luzatu dute

Uztarria.eus 2013ko urr. 10a, 19:22

Urriaren 18an eta 19an Azpeitiko Emakumeon Topaketak egingo dira lehen aldiz. Orain hilabete eskas egitaraua aurkeztu ondoren, antolatzaileak eta herriko hainbat emakume Emakumeen Txokoan elkartu ziren (argazkian) asteazken arratsaldean, topaketetan parte hartzeko gonbidapena luzatzeko. Agerraldian, topaketen barruko ekintzetan parte hartu nahi dutenek izena eman eta ordaintzeko nola egin behar duten ere azaldu zuten: Emakumeen Txokoan, azpeitibf@gmail.com helbidera idatzita, edota 3035 0020 51 0200067333 kontu zenbakia erabiliz. Izena ematerakoan, otorduetan parte hartu edo lotara gelditzeko asmoa dutenei horren berri ematea ere eskertuko dute antolatzaileek, baita haurtzaindegi zerbitzua erabiliko dutenek ere aurrez aldetik esatea.