Berri Txarraken kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko urr. 10a, 14:54

Azaroaren 1ean, ostirala, izango da kontzertua Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Haren aurretik eta ondoren, Niña Coyote eta Chico Tornado zein Egurra ta kitto! taldeak ere ariko dira. Zozketan parte hartzeko, Nola izena du Berri Txarraken azken diskoak? galderari erantzun behar zaio urriaren 16ko, asteazkena, 11:00k baino lehen, uztarria@uztarria.com helbidera idatzita.

Berri Txarrak musika taldeak azaroaren 1ean, ostirala, Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua 23:00etan hasiko da, eta Berri Txarraken kontzertuaren aurretik eta ondoren Niña Coyote eta Chico Tornado zein Egurra ta Kitto! taldeak igoko dira oholtzara, hurrenez hurren.

Kontzerturako aldez aurretiko sarrera guztiak agortuta daude, eta egunean bertan aterako dituzte batzuk. Kultur bonoa dutenek, berriz, sarrerak erreserbatuta dituzte eta egunean bertan lehiatilan eskatuta eskuratuko dituzte.

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nola izena du Berri Txarraken azken diskoak?

Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Urriaren 16ko, asteazkena, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Asteazkenean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.