'La mejor oferta' eta 'Los Pitufos 2' filmak ikusgai asteburuan

Uztarria.eus 2013ko urr. 10a, 11:13

Zapatutik astelehenera bitartean La Mejor oferta eta Los Pitufos 2 filmak izango dira ikusgai, Soreasu antzokian. Guztira zazpi emanaldi izango dira: zapatuan, hilak 12, 16:30ean Los Pitufos 2 emango dute. Gero, 19:30ean eta 22:00etan izango da ikusgai La mejor oferta. Igandean Los Pitufos 2 emango dute 16:30etik aurrera, eta La mejor oferta 19:30ean hasiko da. Astelehenean ere bi emanaldi izango dira, 19:00etan eta 21:30ean, eta bietan La mejor oferta emango dute.

La mejor oferta filma zazpi urtetik gorako ikusleentzako da. Aldiz, Los Pitufos 2, adin guztietako ikusleei dago zuzenduta.