'Azpeitia ezagutzen' proiektua jendaurrean aurkeztuko dute gaur

Uztarria.eus 2013ko urr. 8a, 12:05
Unitate didaktikoaren azala.

19:00etan izango da aurkezpen hitzaldia, Sindikatu Zaharrean. Lehen Hezkuntzako lehen bi mailetarako, sei eta zazpi urte bitarteko haurrentzako, unitate didaktikoak egin dituzte eta edukiaren egile eta koordinatzaile Olatz Aranguren Juaristik azalduko ditu bi liburuxken nondik norakoak.

Azpeitia ezagutzen proiektuaren baitan, Lehen Hezkuntzako lehen bi mailetarako, sei eta zazpi urte bitarteko haurrentzako, unitate didaktikoak egin dituzte eta dagoeneko herriko ikastetxeetan eta udal erakunde eta eraikinetan banatu dituzte aleak.

Egitasmo horren lehen emanaitzak herritarren aurrean aurkezteko hitzaldia antolatu dute gaur, 19:00etan, Sindikatu Zaharrean. Hizlari edukiaren egilea eta koordinazioaren arduraduna den Olatz Aranguren Juaristi ariko da.

Lehenengo liburuxka ikusteko egin klik hemen. Lehenengo liburuxkari dagokion hezitzaileen gida ikusteko, berriz, egin klik hemen.