Zapatuan hasiko da XIV. Organo Erromantikoaren Zikloa

Uztarria.eus 2013ko urr. 3a, 14:56
Antolatzaileak eta parte-hartzaileak, zikloaren aurkezpenean.

Zapatuan hasita urriko hiru asteburutan kontzertuak izango dira Azpeitian, Azkoitian eta Bergaran. Azpeitiko kontzertuak Loiolako Basilikan izango dira, 20:00etan hasita.

Zapatuan, urriak 5, hasiko da XIV. Organo Erromantikoaren Zikloa, eta urriko hiru asteburutan izango da kontzertuez gozatzeko aukera Azpeitian, Azkoitian eta Bergaran. Azkoitiko Amabirjinaren Jasokundearen Parrokiako (1898) eta Loiolako Basilikako (1889) Cavaille-Coll eta Bergarako San Pedro Parrokiako Lope Alberdi (1917) organoak prest daude hainbat bakarlari, musikari eta talderekin batera, asteburutik aurrera hamar kontzertu eskaintzeko.

Zapatuetan Azkoitian eta Bergaran izango dira emanaldiak, eta igandeetan Azpeitian. Dena den, Loiolako Basilikako laugarren eta azken kontzertua zapatuan izango da. Organo ikasleek eskainiko dute 11:30ean hasita.

Hemen egitaraua osorik:

Azpeitia 

Kontzertu guztiak Loiolako Basilikan izango dira.

Urriak 6, igandea. 20:00etan, Orfeoi gaztea eta Gerardo Rifon organo-jotzailea.

Urriak13, igandea. 20:00etan, Bernhard Marx organo-jotzailea.

Urriak 19, zapatua: 11:30ean, organo ikasleen kontzertua.

Urriak 20, igandea. 20:00etan, Mariatxen Urkia bakarlaria, Jon Aramendi tronpeta-jotzailea eta Jose Luis Frantzesena organo-jotzailea.

Azkoitia

Kontzertu guztiak Amabirjinaren Jasokundearen Parrokian  izango dira.

Urriak 5, zapatua. 20:00etan, Landarbaso eta Loinatz abesbatzak eta Gerardo Rifon organo-jotzailea.

Urriak 12, zapatua. 20:00etan, Javier Simo tronpeta-jotzailea eta Loreto Aramendi organo-jotzailea.

Urriak 19, zapatua. 20:00etan, Frantisek Vanicek organo-jotzailea.

Bergara

Kontzertu guztiak San Pedro Parrokian izango dira.

Urriak 5, zapatua. 20:00etan, Felician Rosca organo-jotzailea.

Urriak 12, zapatua. 20:00etan, Landarbaso eta Loinatz abesbatzak eta Gerardo Rifon organo-jotzailea.

Urriak 19, zapatua. 20:00etan, Bergarako bakarlariak eta Aitor Olea organo-jotzailea Maria Jesus Ugalde zuzendariaren gidaritzapean.