Garaguneko eskulanak erakusgai

Uztarria.eus 2013ko urr. 2a, 11:42

Goyeneche Fundazioko kideek Garagunean egindako eskulanen erakusketa zabaldu zuten atzo, urriak 1, Betharram aretoan.  Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:15era bitartean egongo da irekita, urriaren 11 bitartean. Urte guztian material desberdinekin (fieltro, kafe kapsula, fimo...) egindako eskulanak ikusi eta erosteko aukera izango da bertan, eta Gipuzkoako gainontzeko Garaguneetan egiten diren margolanak ere ikusgai izango dira.