Sute txiki bat izan da Erdikaleko etxebizitza batean
Uztarria.eus
2013ko ira. 30a, 15:11
Eguerdian, 13:40ak aldean, piztu da sua.
Gaur, astelehena, eguerdian sute txiki bat izan da Erdikaleko etxebizitza batean. 13:40ak aldean, Erdikaleko eraikin bateko hirugarren solairuan sortu da sua, eta udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira gertaeraren tokira.