Lau azpeitiar erremonteko Oriamendi Promozio Torneoan

Uztarria.eus 2013ko ira. 27a, 12:09
Txapelketan parte hartuko duten erremontista batzuk.

Bihar, zapatua, hasiko da txapelketa, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Labakak, Otaegik, Aizpuru III.ak eta Matxin VI.ak hartuko dute parte.

Bihar, zapatua, hasiko da erremonteko Oriamendi Promozio Torneoa, eta sei bikotek hartuko dute parte txapelketan. Lau azpeitiarrek hartuko dute parte torneoan: Labakak, Otaegik, Aizpuru III.ak eta Matxin VI.ak.

Bi taldetan banatuta jokatuko dituzte ligaxkako partidak. Gero, finalerdietan izango dira bi multzotako garaileak, eta finala urriaren 19an izango da. Partida guztiak Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatuko dira, eta 35 tantora izango dira.

Iaz Aizpuru III.nak eta Endikak irabazi zuten txapelketa.

Informazio gehiago hemen.