'Niños grandes 2' eta 'El Hipnotista' filmak ikusgai datozen egunetan

Uztarria.eus 2013ko ira. 26a, 12:27

Zapatutik astelehenera bitartean Niños grandes 2 eta El Hipnotista filmak izango dira ikusgai, Soreasu antzokian. Guztira sei emanaldi izango dira: zapatuan, hilak 28, 19:30ean Niños grandes 2 eta 22:00etan El Hipnotista emango dituzte; igandean Niños grandes 2 emango dute 17:00etatik aurrera, eta El Hipnotista 19:30ean hasiko da; astelehenean ere bi emanaldi izango dira, 19:00etan eta 21:30ean hasita, eta bietan El Hipnotista emango dute.

Niños grandes 2 eta El Hipnotista filmak 16 urtetik gorako ikusleentzako dira.